- Azterlan bat da, Euskaltzaleen Topaguneak garatua, Bilboko Udalaren, eta aztertzen du zer-nolako harremanak izaten dituzten gazteek denbora librean ikastetxeetatik kanpo.
- Analisi-lan honetan Bilboko 25 ikastetxek parte hartu dute, eta 2.500 inkesta egin dira, eta aurrez aurreko 21 saio.
- Azterlanaren xedea da nerabeei entzun eta kasu egitea, haientzako gazte-aisialdiko eskaintza egokitzearren haien gustu eta beharrizanen arabera.
- 80 parte hartzaile inguru bildu dira gaur goizean “La Perrera” udal eraikinean, prozesu honetan bildutako datuak ––otsailean hasi zen–– egiaztatzeko jardunaldi batean.
2.500 gazte inguru, Bilboko 25 ikastetxetakoak eta 12 eta 16 urte bitartekoak, azterlan batean parte hartzen ibili dira, zeinean haien aisialdiko hizkuntza-ohiturak aztertu baitira.
Euskaltzaleen Topaguneak egin du azterlan hau, Bilboko Udalarekin elkarlanean, inkesten eta 21 saio presentzialen bidez.
Xedea da nerabeei entzun eta kasu egitea, aztertzea zer-nolako harremanak izaten dituzten, zer duten gogoko eta zer izango luketen gogoko beren denbora librean, haientzako gazte-aisialdiko eskaintza egokitzearren haien gustu eta beharrizanen arabera.
Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak parte hartu du gaur goizean, “La Perrera” udal ekipamenduan, beste 80 gazterekin batera, eskuratutako datuak elkarrekin aztertu eta egiaztatzeko jardunaldi batean.
SARE SOZIALAK: