- Alaitz Duarte, Santutxun bizi den bilbotarra eta bi umeren ama, izan da zozketan saritutakoa, euskarazko jolasen sorta batekin.
- Bilboko Udala da Alkarbiderekin programa hori garatzeko lankidetzan diharduenetako bat. Ekimenaren helburua da gurasoak sentsibilizatzea euskara belaunaldiz belaunaldi eta haurtzarotik bertatik transmititzeak duen garrantziari buruz.
«Eman Giltza» ekimenaren aurtengo edizioaren bigarren saria Alaitz Duarterentzat izan da, Santutxun bizi den eta ume bi dituen bilbotarrarentzat. Eider Inunciaga Euskarako zinegotziak eman dio saria: euskarazko jolasen sorta bat.
Aurtengoan, 4 sari banatu dituzte: lehenengoa, egonaldi bat Euskal Autonomia Erkidego landetxe batean, eta, beste hirurak, euskarazko jolasen sortak. Urtero bezala, sari horien zozketan parte hartzeko eta sari bat irabazteko, «Eman Giltza» ekimenari buruzko inkesta bat bete behar zen, besterik gabe.
Bilboko Udala da Alkarbiderekin programa hori garatzeko lankidetzan diharduenetako bat. Ekimenaren helburua da gurasoak sentsibilizatzea euskara belaunaldiz belaunaldi eta haurtzarotik bertatik transmititzeak duen garrantziari buruz. «”Eman Giltza” tresna bat da, ahalbidetzen duena euskara familian eta txikienen eremu guztietan sustatzea: hezkuntzan, aisialdian…».
Ekimen horren testuinguruan, Bilboko Udalak zenbait euskarri didaktiko bidaltzen dizkie, urtero, umeak izan berri dituzten familiei. Besteak beste, informazioa jasotzen duen eskuorri bat, Ku-Ku liburua eta kantak dituen CD bat helarazten diete. Gainera, Eman Giltza webgunean, euskararen inguruko jarraibideak, baliabideak eta gomendioak dituzte familiek.