- Programaren xedea da urian euskararen erabilera sustatzea eta, horretarako, merkatariei eta ostalariei aukera eskaintzea euskara ikasteko eta bezeroekin, hornitzaileekin edo lankideekin dauzkaten harreman profesionaletan euskara erabiltzeko.
- Parte-hartzaileek bi maila dituzte aukeran: bata, oinarrizkoa, eta bigarrena, hobetzeko. Goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeratu dezakete.
- Interesa duten pertsonek datorren urriaren 7ra arte dute epea izena emateko, Biribilko-ren web-orrian, euskaltegietan bertan edota 688 739 015 telefonora deituz.
- Biribilko programa 2009an sortu zen eta, harrezkero, Bilboko merkataritzaren esparruan diharduten 2.000 pertsona baino gehiago matrikulatu dira.
Bilboko Udalak Biribilko programaren edizio berria abiatu du, uriko ostalari eta merkatariei euskara-ikastaroak eskaintzeko.
Programaren xedea da urian euskararen normalizazioan eragitea, eta, horretarako, merkatariei eta ostalariei aukera eskaintzea euskara ikasteko eta bezeroekin, hornitzaileekin edo lankideekin dauzkaten harreman profesionaletan erabiltzeko.
Udalak elkarlanean garatzen du euskararen erabilera sustatzeko udal programa hau, zehazki, HABErekin eta euskaltegi homologatuekin, Bilbao Dendak elkartearekin eta uriko merkatarien elkarteekin, eta Bizkaiko Ostalarien Elkartearekin.
Biribilko ikastaroek dirulaguntzak jasotzen dituzte. 90 euroko kostua dute, 90 ordu irauten dute, eta bi prestakuntza-maila eskaintzen dituzte:
- Merkataritzako oinarrizko euskara: Bilboko merkataritza edo ostalaritza lokaletako merkatari eta langileentzat, euskaraz ez dakitenak edo oso gutxi dakitenak. Helburua da ahozko oinarrizko komunikazioa lantzea, eremu horietan ohikoak diren egoeretarako hizkuntza-irizpideak emanez.
- Euskara komertziala hobetzeko ikastaroa: Bilboko merkataritza edo ostalaritza lokaletako merkatari eta langileentzat, euskaraz zertxobait dakitenak. Aukera honetan, helburua euskararen ahozko nahiz idatzizko maila hobetzea da.
Eskolak astean bitan ematen dira: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan, 2023ko urritik 2024ko ekainera. Parte-hartzaileek goizeko, eguerdiko edo arratsaldeko ordutegia aukeratu ahal dute.
URRIAREN 6RA ARTEKO INSKRIPZIOA
Interesdunek urriaren 6ra arte dute epea izena emateko, Biribilko-ren webgunean, 688 739 015 telefonoan edo eskolak emango diren euskaltegietan:
- Bilbo Zaharra, Posta Kalea, 8. (Tel.: 94 4158292)
- Gabriel Aresti, Done Bikendi Kalea, 2- 4. solairua (Tel.: 94 4237591)
- Indautxuko AEK, Urkixo Zumarkalea, 88 (Tel.: 94 4413474)
- Juan Mateo Zabala, Gordoniz Kalea, 22 (Tel.: 94 4221388)
- Matxintxu AEK, Ramón y Cajal Etorbidea, 8 (Tel.: 94 4752233)
- Lizardi AEK, Txakur Kalea, 1 (Tel.: 94 4168200)
- Santutxuko AEK, Arbidea Kalea, 21 (Tel.: 94 4117656)
- Ulibarri Euskaltegia, Gardoki kalea, 3 – 1. ( Tel.: 94 4162427)
Euskara-eskoletara joaten diren pertsonek ziurtagiri pertsonalizatu bat jasoko dute, Biribilko 2023-2024 ikastaroan parte hartu izana ziurtatzen duena (betiere, eskolen % 75era joan izana bermatu behar dute). Horrez gain, hala nahi badute, dohainik eskuratuko dituzte merkataritzako eta ostalaritzako gaztelania-euskara hiztegiak. Era berean, doako itzulpen zerbitzua erabili ahal izango dute (gaztelaniatik euskarara) jendaurreko merkataritza- eta ostalaritza-testuak (kartelak) itzultzeko, saltokietan erabili behar direnerako.