Arriaga Antzokiak euskaraz estreinatuko du antzerkirako bere ekoizpen berria, Festen, María Goiricelayak zuzendutako obra gordin eta itzulingururik gabea, Thomas Vinterbergen film ikonikoan oinarritutakoa
María Goiricelayak berak eta Lucía Astigarragak egin dute antzerkirako egokitzapena, Vinterbergek 1998an zinema irauli zuen Dogma 95 mugimenduari atxikitako filmean oinarrituz.
Goiricelayak eszenaratze arin bat proposatzen du, itzulingururik gabea, eta kontatzeko modu gordina aukeratzen du obrak jorratzen dituen gaiak islatzeko: hipokrisia, familia barruko adingabeen aurkako abusuak, goi-klasearen boterea, gizarteak ezer ez esateko duen modua, familia eta bere balioak, etab.
Euskarazko estreinaldia —Kepa Errastiren bertsioarekin— asteburu honetan izango da, urriaren 6tik, ostiraletik, hilaren 8ra, igandera, eta Egoitz Sánchez, Mikel Martinez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore González, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti eta Loli Astoreka izango ditu protagonista.
Hilabete barru, azaroaren 2tik 5era, gaztelaniaz estreinatuko da, Madrilgo Teatro Españolekin elkarlanean, eta Aitor Borobia, Alfonso Torregrosa, Lander Otaola, Sandra Ferrús, Ione Irazabal, Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Egoitz Sánchez, Mikel Martinez eta Loli Astoreka izango dira antzezleak.
Dogma 95 zinema gogora ekarriz, kamera bat eszena barrura sartuko da antzezlan osoan zehar pertsonaiei jarraitzeko eta ikusleei zuzenean erakutsiko dizkie, pantaila erraldoi baten bitartez, eszenatokian baina begi bistatik kanpo gertatuko diren xehetasunak eta egoerak.
Gheadaren zuzeneko kamera, José Luis Raymonden eszenografia, David Alcortaren argiztapena, Azegiñe Urigoitiaren jantziak, Ibon Belandiaren musika, Ibon Agirreren soinu-espazioa, Alberto Ferreroren mugimendu koreografikoa… talde artistikoa handia da.