Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak “Hala, Birala! Kanpusa” kultura digitalari buruzko euskarazko campusa antolatu dute 2012-2013an Bilboko jaiotakoentzat. Otsailaren 19tik 25a arte izango dute plaza eskatzeko epea.
Campusa eskolako oporraldian izango da, apirilaren 2tik 5era, Euskararen Etxean.
Egunero, 9:30etatik 14:00era, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzarekin, gai hauek jorratuko dira: animazioa, euskarazko bideo-jokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta portaera egokiak eta bideoen edizioa.
Hala, Birala! Kanpusaren helburu nagusiak hauek dira : ikus-entzunezko edukiak sortzeko teknika eta sormena lantzea euskaraz; sare sozialen erabilerari buruz hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea; euskarazko bideo-jokoen munduan murgiltzea; eta modako sare sozial erabilienen edukiak, erreferenteak eta joerak lantzea euskaraz.
Parte hartu nahi duten pertsonek info@azkuefundazioa.org eta euskera@bilbao.eus helbideetan lor dezakete prozeduraren berri.