“Zuen sormenak argi erakusten du zer eraginkorra den irakurtzea eta idaztea euskararen transmisioan“. Hitz horiekin ireki du gaur arratsaldean Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuinen XXXVI. Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia. Aurtengo sarituak 8 eta 16 urte bitarteko 14 ikasle izan dira, eta, guztira, ikasleek euskarazko gai libreko 861 ipuin aurkeztu dituzte.
Parte hartu duten haur eta gazteak eta Bilboko ikastetxeak izan dira ekitaldiaren protagonista absolutuak. Ekitaldia Arabiar Aretoan egin da, eta bertan izan dira, halaber, Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzi Eider Inunciaga eta Udalbatzako beste ordezkari batzuk. Izan ere, Udalak antolatutako lehiaketa honen helburua da Bilboko gazteen artean euskal literatura sustatzea, eta, horretarako, ikasleei aukera bat zabaltzen die beren istorioak irudikatzeko, sortzeko eta hitzez adierazteko.
Lehiaketa hau 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleentzat da, hau da, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan dabiltzanentzat, edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikasturteetako edozeinetan dabiltzanentzat. Euskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenez, eta urtero egiten da, 1988. urteaz geroztik.
Epaimahaia literaturarekin zerikusia duten pertsonek osatu dute; hain zuzen, hauek: Eneko Zuloaga, Galder Urzaa, Mikel Etxaburu, Maite Santiago, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez. Hala, epaimahaiak honako erabaki hau hartu du:
14 SARI ETA 11 ACCESIT
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
- Aimarrek ez du hitz egin nahi. Haizea López Domingo. Artxandape Ikastola HLBHIP
- Mari Puri Txoriburu. Aroa Elizundia García. Urretxindorra Ikastola
- Desafinatutako diapasoia. Oier Encinas Logacho. Kirikiño Ikastola HLBHIP
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
- Nire barneko traganarrua. Markel Urkiaga Telleria. La Salle Bilbao HLBHIP
- Ogi eta oihal artea. Sare Urizar Asensio. Karmelo Ikastola IPI
- Amets bat izan da? Ane Martínez Revuelta. Deustuko Ikastola IPI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
- Bihotz handiko gizon beldurgarria. Urtzi Goikoetxea Peñas. La Salle Bilbao HLBHIP
- Koloredun marrazoa. Noa Rodríguez Martínez. Deustuko Ikastola IPI
- Israel eta Palestina. Bi ipuin motz historian zehar. Jorge Martínez de Paz. Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI
Bilbao Balioen Hiria saria, C kategoria:
- Urpean. Oier Olmos Chico. San Adrian BHI
D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):
- Zer da maitasuna. Tania Serbanescu Podac. Artxandape Ikastola HLBHIP
- Ametsetako ikasbidaia. Uxue Larruzea Lopez. San Adrian BHI
- Collage-aren atzeko istorioa. Leire Ramil de Lucas. San Adrian BHI
Bilbao Balioen Hiria saria, D kategoria:
- Egunez egun. Arantza Landaburu Iñurrieta. Artxandape Ikastola HLBHIP
Sarituek opariak jaso dituzte, hala nola patinete elektrikoak, teleskopioak, proiektore eramangarriak, kirol-kamerak, bat-bateko argazki-kamerak, bozgorailu eramangarriak…
11 ACCESITAK
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
- Katu beltza. Mikel Bilbao Cuesta. Kirikiño Ikastola HLBHIP
- Laila. Malen Sagarna Villanueva. Karmelo Ikastola IPI
- Neska euskalduna. Katixa Villanueva Agirregoitia. Kirikiño Ikastola HLBHIP
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
- Zerrenda luzea. Ion Oleagoitia Ruano. Kirikiño Ikastola HLBHIP
- Hondartza garbiak. Oa Goenaga Gallastegi. Kirikiño Ikastola HLBHIP
- Abenduko mahatsak. Mikel Larrañaga Martinez. Deustuko Ikastola IPI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
- Uretako margolaria. Alba Benito Álvarez. Deustuko Ikastola IPI
- Nire istorioa. Laiatz Egiguren Santamaria. Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI
D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):
- Justiziaren lorategia. Ivan Lobo de Miguel. San Adrian BHI
- Obsesioa. Peio Garaizar Barrio. Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI
- Adiskidetasunaren odisea. Haizea Campo Sasiain. Deustuko Ikastola IPI