- Eskabideak apirilaren 14tik maiatzaren 5era bitartean aurkez daitezke, udalaren web-orrian (www.bilbao.eus) edo herritarren arretarako bulegoetan.
Bilboko Udalak bihar irekiko du euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea (apirilaren 14an maiatzaren 5era arte). Dirulaguntza horiek herritar guztientzat irekita daude eta 700.000 euroko poltsa prestatu da.
Baldintza hauek betetzen dituztenek eskatu ahal izango dute laguntza: erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia izatea eta erakunde publikoekin zorrik ez izatea. Diru-poltsa agortu arte emango dira dirulaguntzak.Horrela, baldintza horiek betetzen dituzten bilbotar guztiek aukera izango dute dirulaguntza bat eskatzeko, Bilboko zein Bilbotik kanpoko homologatutako edozein euskaltegitan euskara-ikastaroren bat egin izanagatik. Diru-poltsako 700.000 euroak eskatzaile guztien artean banatuko dira, eskatzaile bakoitzari ahalik eta laguntzarik handiena emanda.
Deialdiari buruzko informazioa udalaren webgunean kontsulta daiteke (bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/es/diru-laguntzak/), eta eskaerak bi modutan aurkez daitezke: udalaren web-orriaren bidez (www.bilbao.eus) edo erregistroan, herritarren arretarako bulegoetan.
