Gaur argitaratu da behin-behineko erabakiaren proposamena, Bilboko Udaleko euskara ikasteko 2026ko dirulaguntzen deialdiaren baitan.
Aurrekontuan dagoen zenbatekoa nahikoa izan ez denez baldintza guztiak betetzen dituzten eskariei ordaintzeko, deialdiaren 4.4 artikuluaren arabera jokatu da. Ondorioz, deialdi honen baldintzak betetzen dituzten ikastaroetako gastua kontuan hartuta, esleitutako diru-kopurua proportzioan egokitu da %83ra.
Behin-behineko erabakiaren proposamenak ez du proposatutako onuradunaren aldeko inolako eskubiderik sortzen Administrazioaren aurrean, harik eta dirulaguntzak emateko behin betiko erabakia argitaratzen den arte.
I. eta II. Eranskinetan jasotakoaren aurkako alegazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da: urriaren 21etik azaroaren 3ra arte.
