- Ulibarri euskaltegiak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin urtero antolatzen du euskara kalera ateratzeko asmoarekin eta bertan parte hartzeko lau ordutegi jarri dira.
Eider Inuntziaga Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak Berbagunearen XIII. Edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Topaketa hori azaroaren 4an egingo da Azkuna Zentroan (Bilboko Alondegia).
Ulibarri euskaltegiak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatua, euskara kalera ateratzea du xede urteroko hitzordu honek. 4 txanda antolatu dira, bakoitza 324 pertsonakoa: lehenengoa, 9:30etik 11:0etara; bigarrena, 11:00etatik 12:30era; hirugarrena, 12:30etik 14:00etara; eta laugarrena, arratsaldez, 18:15etik 19:45era, guztiak Azkuna Zentroaren atarian. Berbagunearen edizio honen desafioa euskara kalera ateratzea izango da aurrerantzean ere, eta adin eta baldintza guztietako euskaldunak mahai baten inguruan elkartzea, hainbat gairi buruz euskaraz hitz egiteko: elikadura, plataforma digitalak, aisialdia… eta, horrela, euskara euskaraz partekatzea Bilbon.
Hitzordua are erakargarriagoa izan dadin, esparru guztietako eragileek, hala nola kulturakoak, ekonomiakoak, kiroletakoak edo politikakoak, mahaia eta elkarrizketa partekatuko dituzte euskara ikusgarriago egiteko prest dauden herritar anonimoekin.
Izena eman daiteke hemen: berbagunea@gmail.com edo www.berbagunea.eus
