Emangiltza kanpainaren xedea da euskararen familia bidezko transmisioan eragitea. Familiak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz, eta, era berean, gurasoen esku jarri hainbat tresna eta baliabide zeregin horretarako. Kanpaina hau ALKARBIDE bilgunearen (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea) koordinazioari esker jarri da martxan Bizkaiko hainbat herritan.
Urtean zehar Bilbon jaio diren umeen etxeetara informazio gutuna bidaltzen da, Emangiltza proiektuaren berri ematen da eta Ku-ku! Liburuxka ere bidaltzen zaie, etxeko txikiekin euskaraz hitz egiteko eta jolasteko baliabide bikaina.
Hartzaileak: Bilboko jaioberrien familiak.
Data: Etxeetara bidalketa urte hasieran egiten da.
Informazio osagarria:
Eman Giltzaren https://emangiltza.eus/ web orrian dago informazio guztia eta bertan aurki daitezke gurasoentzako aholkuak, tresnak eta baliabideak.