Zenbait erakundek euskara ikasteko diru-laguntza ematen dute:
Euskara ikasteko diru-laguntzak
Bilboko Udalaren diru-laguntza:
Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza
Euskara eskura txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbidea da, Bizkaiko ikasleen euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak HABEren bitartez banatzen du diru-laguntza; eta horrez gain, Hizkuntza Eskola Ofizialak kudeatzen ditu.
HABEren diru-laguntza:
HABEk itzuli egingo du ikasketa aldian jarritako diru-kopuruaren atal bat.
Dirulaguntza eskatzeko baldintza:
Euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako urteko deialdietan mailaren bat egiaztatu izana edo EGA lortu izana.
Eskaera egiteko epea eta prozedura
Epea irailean irekitzen da. Data horretan, HABEren web atarian irekita egoten da eskaerako datuak grabatu eta inprimakia eskuratzeko prozedura.
Behin orria bete, inprimatu eta sinatuz gero, HABEren egoitza batera eraman edo bidaliko da, euskaltegi/zentroak eginiko ziurtagiri(ar)ekin batera.
Erabakia eta jakinarazpena
Ikasle bakoitzari dagokion diru-laguntzaren Ebazpena HABEren web atarian eta HABEren egoitzetan argitara emango da, beti ere, urtea amaitu aurretik.
Informazio gehiago
Hizkuntza Eskola Ofiziala:
Hizkuntza eskoletan ez da dirulaguntzarik ematen, berez oso prezio eskuragarriak dituzte eta.