Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Bilboko Poesia Astearen hamargarren edizioak bere amaiera eman du partehartzeren record batekin, 4.000 pertsona inguru izan baitira programatutako ekimenetan. Ikusentzuleen partehartzeaekin batera, egon diren errezitaletan parte hartu duten hainbat idazleren eta musikariren errezitaldiak azpimarratu behar dira.
Bidebarrrietako Ekitaldien Aretoan, ekimenak izan diren egoitza nagusia, ekimen bakoitzeko batazbeste 200 pertsona izan dira. Udal liburutegiaz gain, Bilborock eta Zabalkundeko eraikinak ere asteko ekimenak jaso dituzte. Gainera, Alde Zaharrean izandako "bizikletazko ibilbide poetikoa" aipatu beharra dago.
Ikusentzuleez gain, hainbat idazleren partehartzea ere aipatzekoa da, Premio Nacional de Poesia saria eta Cervantes saria dituen Antonio Gamoneda, besteak beste. Gabriel Arestiren omenaldian ere, berrogeita hamar bat idazlek parte hartu zuten, eta bertan, hamar olerkarik bakoitzaren poesiak irakurri zituzten zenbait hizkuntzatan, hala nola, gaztelaniaz, euskaraz, katalunieraz eta galegoz, estatuko leku ezberdinetatik etorritakoak alegia. Bertan izan zen baita ere Kirmen Uribe, Premio Narrativa Nacional saria.
Uribek, Mikel Urdangarin eta Josu Eizagirre zinenmagilearekin batera, partida bikoitza jolastu zuen honetan, Bar Puerto emanaldiaren hamargarren urtemuga betetzen zenean. Musika ere poeta ezberdinen lagun izan dugu antolatutako errezitaldi bakoitzean, Iñaki Salvador, Bingen Mendizabal, Ruper Ordorika eta Bixente Martínez musikari ospetsuak ere izan baitira.
Ohi bezala, Udalak umeei zuzendutako poesia lehiaketa antolatu du eta 500 partehartzaile izan dira, bai euskaraz eta bai erdarazko modalitateetan. Bertan Bilboko ikastetxe ezberdinetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute. Aste honetan izango da sari banaketa. Beste alde batetik, Metro Bilbaoren iragarkietan astean zehar jarrita egon diren 400 olerki ere azpimarratu behar dira, programazioa jendeari helarazteko zein irakurketara bultzatzeko helburuarekin.