Bilboko Udaleko Euskara Sailak, urtero bezala, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 18.000 ale banatu ditu 6 eta 13 urte bitarteko bilbotarren etxeetan. Helburua, ume eta gaztetxoen artean euskarazko ekoizpenen kontsumoa bultzatzea da. Bertan jokoak, liburuak, musika, jolasak, komikiak, ikus-entzunezkoak eta abar luzea ikus dezakete bai umeek bai gurasoek euskarazko produktuei dagokienez, berauen eskariak gora egiten duen garai honetarako oso egokia.
Argibide gehiago, www.katalogoa.org web gunean.
You must be logged in to post a comment.