Zazpi Kaleetako merkataritza gunea lehentasunezko eremua da Udalak Bilbon garatu beharreko hizkuntza politikan. Horrela, Udaleko Euskara Sailak Zazpi Kaleetako ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko kanpaina martxan jarri du. Ekimen honen bitartez euskararen erabilera bultzatuko da Zazpi Kaleetako jatetxe eta tabernetako karteletan (eskaintzak, pintxoen aurkezpenenak, etab.). Horretarako, itzulpen zerbitzua antolatu da establezimenduak beren kartelak euskaratzeko.
Ekimena Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da eta ostalaritzan euskararen promozioa eta normalizazioa sustatzea du helburu.
Elkartearen barruan dauden 25 tabernak eta jatetxeak kartel elebiduna erabiltzen hasi dira jadanik. Halaber, Alde Zaharrean kokatutako gainerako hostalaritza establezimenduak merkatarien elkartearekin harremanetan jarri ahal dira beren kartelak euskaratzeko. Telefono honetara deitu behar dute informazio gehiago eskuratzeko: 94 415 16 33. Zerbitzua dohainekoa da.
Bestalde, erosketak egiteko 20.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dira Alde Zaharreko saltokietan, euskeraren erabilera bultzatzeko.
Alde Zaharreko komertzioen informazioa biltzen dituzten 70.000 katalogo elebidun ere banatu dira. Gidaliburu hau tresna berritzailea eta ikustekoa da Zazpi Kaleetan erosketak egitera eta gozatzera hurbiltzen diren guztientzat.