Gazteak, euskara eta aisialdia dira programa berritzaile honen elementu nagusiak.
Bosgarren ekitaldi honetan dantza lehiaketak, talentu lehiaketak, berbaldiak musikari famatuekin, hip-hopa, bertsoak, antzerkiak, bakarrizketek, zirkoak, magiak… izango ditugu. Dagoeneko egin dira Distirazank eta Dantzazank lehiaketetan parte hartzeko kastingak, eta ikastaroetan apirileko galak prestatzen hasiko dira. Jozanken musikariekin topaketetak eta kontzertua ere izango dira.
Horrezaz gain, blogean parte hartu, iritzia eman, musika taldea aukeratu, lehiaketan parte hartu eta asko gehiagorako Harrapazank web orrian sartu zaitezke.
Euskara Sailak eta Topaguneak elkarlanean antolatzen duen programa honen helburua euskararen aldeko motibazioa eta, ondorioz, erabilera bultzatzea da.