Euskara Sailak eta Alkarbide foroak antolatu duten Nahi dudalako! programaren gaineko informazioa bidali zaie batxilergoa edo lanbide heziketa ikasketak hastera doazen gazteei. 1994an jaiotako 2.800 gazte bilbotarrek beraien etxean jaso dute informazio foiletoa otsailaren hasieran, egin behar dituzten ikasketak euskaraz egin ditzaten animatzeko.
Foiletoan Nahi dudalako! programaren web orrian sartzera gonbidatzen zaie. Orri horretan Bizkaiko 6 eskualdeetako informazioa bildu da: egin daitezkeen ikasketak ikastetxeka banatuta, ikastetxeen gaineko informazioa…
Horretaz gain, orrian dagoen inkesta betetzen duten gazteek sari interesgarriak irabazteko aukera izango dute.
You must be logged in to post a comment.