Bilboko Udaleko Euskara Sailak bere web orri berria aurkeztu du biztanleak, sailaren zerbitzu guztietara ez ezik, hirian euskaraz egingo diren ekintzetara hurbiltzeko.
Atari berriaren helburua da Sailak garatzen dituen programa eta zerbitzu guztiak bilbotarrei hurbiltzea eta Bilbon euskaraz gauzatzen diren ekimen guztien elkargunea izatea.
‘Iametza Interaktiboa’ enpresak diseinatu duen atari hau euskaraz eta gaztelaniaz kontsultatu daiteke zenbait ataletan banatuta; besteak beste, sailaren aurkezpena, urtean zehar antolatzen dituen egitasmoak, diru-laguntzak, argitalpenak, albisteak, agenda…, bai eta interesgarriak izan daitezkeen beste atal batzuk: ikastetxeak, euskaltegiak, euskara ziurtagiriak, hiztegiak, erakundeak, datu estatistikoak… Gainera, xede-taldetan ere antolatu da informazioa erabiltzaileari bidea errazteko.