Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak barnetegiak antolatu ditu Aste Santurako eta Pazko Asterako. Barnetegiak Sakanako (Nafarroa) Bakaiku etxean eta Bilbon bertan izango dira. Bilboko barnetegian parte hartzen dutenek etxean egingo dute lo baina gainontzeko jarduerak barnetegi arruntetako berdinak izango dira. Bazkariak ere prezioan sartzen dira.
Bestalde, Bakaiku etxean izango diren barnetegietarako sei egonaldi antolatu dituzte 3 eta 13 egun bitartekoak. Prezioak egonaldiaren araberakoak dira. Bakaiku etxea 2008an eraberritu zuten eta 2, 3, 4 eta 6 pertsonentzako logelak ditu.
Barnetegian parte hartzeko izena Gabriel Aresti euskaltegian eman daiteke. Epea zabalik dago.
You must be logged in to post a comment.