Martxoaren 13an amaitu zen Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira eta ikuskizun bakoitzean, bataz beste, 200 umek parte hartu dute. Horrela, guztira, 5.757 haur eta gaztetxok gozatu dute euskara hutsezko ekitaldi-sorta honetaz.
Bestalde, bigarren urtez, ekitaldian gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatu izan dira euskaraz eta gazteleraz, seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Antton Irustak gurasoei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra eskaini du, ipuinen eta ahozko adierazpenaren balore hezitzaileak aurkezteko.Tailerretan parte hartu duten 130 gurasoek ekimen honen arrakasta bermatzen dute.