Euskara Sailak Topagunea – Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin eta BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean antolatzen duen ekimen honek 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzea du xede eta, era berean, gazteentzako kultur eskaintza handitu nahi du jarduera erakargarri eta berritzaileen bitartez. Programak gure hizkuntza, irakaskuntzatik kanpoko eremuetan, eguneroko hartu-emanetako hizkuntza izatea lortu nahi du.
Edizio honetan bi lehiaketa antolatu dira gazteek euren gaitasun artistikoak, musikalak eta dantzarako dohaina erakutsi ditzaten.
Distirazank: talentu lehiaketa honetan gazteek edozein motatako ikuskizunak aurkeztu ahal izango dituzte.
Azken gala apirilaren 17an, 19:30ean, Bilborock aretoan (debalde).
Dantzazank: dantza lehiaketa honetan gazteek talde koreografiak antolatu beharko dituzte azken saria irabazi ahal izateko.
Azken gala apirilaren 24an, 19:30ean, Bilborock aretoan (debalde).
Lehiaketez gain, badago beste jarduerarik:
Jozank: Ardatz nagusitzat musika izango duen ekimen hau Bilborock aretoan aste batean zehar egingo diren ikastaro musikal interesgarriek osatzen dute.
Ikastaroak apirilaren 12tik 15era, 19:30ean, Bilborock aretoan (debalde).
Kontzertua: Jozank Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertuarekin osatuko da.
Kontzertua apirilaren 30ean izango da, 20:00etan, Bilborock aretoan (6€).
Harrapazank sare sozialetan: Programak badu orrialde bat gazteak elkarrekin komunikatzeko eta elkarreragiteko erabiltzen duten Interneteko Tuenti sare sozialean. Atari honek 9.000 bisita jaso izan ditu eta ehunka nerabe sarearen lagun egin dira. Gazte bilbotarrek tresna hau mezuak bidaltzeko eta ikuskizunen argazkiak eta bideoak komentatzeko erabiltzen dute.
Bestalde, Harrapazank-en bloga aurrera doa, 6.500 bisita baino gehiagorekin.
Hauexek dira bi atariak:
http://www.harrapazank.com
http://www.tuenti.com