Martxoaren 26an jokatu zen Bilboko Kafe Antzokian XVIII. BBK Sariketako finala. Ipar Uribe eta Lea-Artibai taldeak izan ziren norgehiagokan eta Lea-Artibai nagusitu zen. Lea-Artibaik, talde irabazleak, 1.260 euro jaso zituen eta Ipar Uribek, berriz, 900 euro. Sariketa hau bosgarrenez irabazi du Lea-Artibaik, Ipar Uriberen marka berdinduz.
BBK Sariketan, bizkaiera egokien erabili duen bertsolaria eta finalistarik gazteena ere saritu dituzte. Lehenengo saria Enkarterriko Aitor Arrutirentzat izan da, eta bigarrena, berriz, Lea-Artibaiko Josune Aramendirentzat.
You must be logged in to post a comment.