Maiatzaren 26an, 20:00etan, Asapala Euskara Elkarteak antolatuta Irakurlearen Tartearen saio berria izango da, Txurdinagako AEKn. Saio horretan Imanol Murua Uria kazetari eta analista izango da eta Loiolako hegiak izeneko bere azken lanari buruz hitz egingo du. Saioa Uxue Alberdik gidatuko du.
2004. urtean bakerako akordio baten bila Batasunako, EAJko eta PSEko ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira. Murua “Zer gertatu zen Loiolan?” galderari erantzuten saiatu da lan honetan. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu politikarien jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko.
You must be logged in to post a comment.