Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak elkarlanean Mintzapraktika programaren baitan ekimen berria jarri dute martxan uztail, abuztu eta irailerako. Hiru hilabete horietan Mintzapraktika Bizkaiko (Busturialdean eta Mungialdean) 17 baserritan egiteko aukera izango da.
Mintzalagunek doan eman dezakete izena eta baserrietara iristeko garraio gastuak ere ordainduko zaizkie, baserriko lanetan laguntzearen truke. Egitasmo honi esker, posible da euskara praktikatzea eta aldi berean baserri giroa ezagutzea. Programarekin hasi aurretik, EHNEk baserriko lanaren inguruko formazio saioa eskainiko die parte-hartzaileei. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.
You must be logged in to post a comment.