Korrika hasi zenetik, apirilaren 7an, hainbat egun eta kilometro bete dituzte parte hartzaileak. Bilboko jendea ere giharrak berotzen hasia da eta lekua hartzen Bilboko kaleetan zehar.
Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, Korrika apirilaren 15eko 17:30ean sartuko da Bilbora Basurtu Kastrexana errepidetik, ondoren Luis Briñas kalea eta Euskalduna zubia zeharkatu eta Deustura heltzeko. Deustun honako kale hauetatik pasatuko dira korrikalariak: Morgan, Botikazar Erribera, Blas de Otero, Juan de Antxeta… eta Aguirre Lehendakariaren etorbidetik Deustuko zubia zeharkatuko dute.
Indautxu aldeko zenbait kaleetan ibili ondoren (Rodriguez Arias, Mª Díaz de Haro, Urkixo, Poza lizentziatua, Gregorio de la Revilla…) Errekalderantz mugituko dira (Trenbidearen etorbidea eta Gordoniz kalea). Korrika Zabalburu plazara helduko da Santiago Brouad eta Autonomia kaleetatik. Korrikalari nekaezinak Hurtado de Amezaga kalea hartu eta Kale Nagusirantz okertuko dira, Iparragirre kaleraino. Iparragirre kalean ibaiarantz hartu eta Mazarredo zumardiari jarraituko diote. Urkixo zumarkalea eta Elkano kalea ibili ondoren, Kortes kaletik sartu eta San Antongo zubia zeharkatuta Zazpi kaleetan sartuko dira Somera kaletik. Alde horretan zenbait bira eman ondoren Viuda de Epalza kaletik udaletxera iritsiko dira. Udaletxetik aurrerantz joko dute Campo de Volantin pasealekutik Uribarrirantz. Uribarriko goiko aldeko kaleetatik zehar Zumalakarregi etorbidearekin bat egingo dute partaideak. Zumalakarregi etorbidea ibili ondoren Santutxu aldeko kaleetara sartu (Karmelo, Juan de la Cosa, Iturriaga, Ornilla Doktorea, Julian Gaiarre etorbidea…) eta Ibarsusi aldean Galdakao bidea hartuta utziko du Korrikak Bilbo.