Eusko Ikaskuntzak Bidebarrieta Kulturgunea eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzarekin antolatu du Bilboren historiari buruzko XV. Sinposioa “Bilbo: Gunea, zabalkundeak eta mugak” izenburupean.
Sinposioan hainbat komunikazio aurkeztuko dira; esaterako, lehenengo egunean Bilboren hartu-emanak inguruko elizateekin, hiriaren antolakuntza… aztertuko dira; eta bigarrenean kulturari eta aisialdiari lotutako guneak, Zabalgunea, etxeko bizimodua… aipatuko dira. Amaieran galderak egiteko eta eztabaidarako aukera ere izango da.
Komunikazio hauek nabarmendu nahi ditugu:
- Maiatzaren 3an, Joseba Agirreazkuenaga (UPV/EHU). Bilboaldeko hiri antolakundea: Udal zabalkundearen inguruan eztabaidak (1848-1861)
- Maiatzaren 4an, Mikel Aizpuru (UPV-EHU). Hizkuntzaren eremuak. Bilboko euskaldunak 1920. urtean
Jardunaldiak maiatzaren 3an eta 4an izango dira Bidebarrieta liburutegian. Izena emateko orria maiatzaren 2a baino lehen aurkeztu behar da.
You must be logged in to post a comment.