Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Barton Films enpresak, “Euskaraz hazi eta ikasi” lelopean, euskarazko animazio film bati buruzko bitxikeriak azaltzeko erakusketa hau eskaintzen dute.
Barton Films banaketa zinematografikoaz eta ekoizpenaz ere arduratzen da. Ekoizpenari dagokionez, hainbat luzemetraia eta laburmetraietan hartu du parte beste euskal ekoizpen enpresa batzuekin (ETB-rekin kolaborazioan), euskal ekoizpenetan eta bereziki animaziozkoetan.
Programa honetan euskaraz zuzenean ekoiztutako “Barriola, San Adriango Azeria” animazio luzemetraia burutzeko beharrezko prozesu sortzaile guztia islatzen duten 10 panel aurkezten dira. Bertan gidoia, arte kontzeptuala, diseinuak, koaderno-oharrak edota pantaila handian erakutsi aurreko ukituak ere aurki daitezke.
Erakusketa maiatzaren 4tik 10era egongo da irekita Campos antzokiko bigarren solairuan 11:00etatik 19:00etara.
Era berean, bisita gidatuak egongo dira Bilboko ikastetxeentzat. Horietan Juanba Berasategi, filmaren zuzendaria, da ikasleei pelikula sortzeko kontuen berri emango diena; hau da, ideia sortzen denetik pantaila handian proiektatu arteko prozesua kontatuko diena.
Maiatzaren 7an eta 8an “Barriola, San Adriango Azeria” filmaren bi emanaldi eskainiko dira (12:00 eta 17:00). Sarrerak Campos antzokiko leihatilan edo BBKren orotako kutxazainetan erosi ahal izango dira 2 eurotan.