Indautxuko El Carmen aretoan Bizkaiko Eskolarteko XXVIII. Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen ekainaren 3an. Bi mailatako finalak jokatu ziren: 14 urtera artekoak eta 15-18 urte bitartekoak.
Gai-jartzaile lanak Onintza Enbeitak egin zituen eta epaileak, berriz, Arkaitz Estiballes, Matxalen Zabaljauregi eta Gorka Intxaurbe izan ziren. 14 urtera arteko mailan Txaber Altube (Abadiño) izan zen irabazlea eta 15-18 urte bitartekoetan, berriz, Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein).
Ekainaren 18an Agurainen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa jokatuko da eta bertan izango dira Bizkaiko bi txapeldunak Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal. Baita bi maila horietan bigarren postuan sailkatu diren Arrate Gaztelu eta Imanol Uria ere.
You must be logged in to post a comment.