II. Iñaki Ugarteburu lehiaketako sariak banatu dituzte Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Rekalde Aretoan egindako ekitaldian. Lehiaketa Azkue Fundazioak sortu zuen Iñaki Ugarteburu EHUko medikuntza irakaslearen omenez, sarera eta Wikipediara euskaraz egindako ekarpenak saritzeko.
Ikasleei euren lan eta artikuluak euskarazko Wikipedian sartzeko gonbidapena luzatu zitzaien eta horrela lanik onenak aukeratu ditu balorazio batzordeak. Kategoria bakoitzeko bi lanik onenak saritu dituzte eta emandako sariak iPhone4 mugikorrak eta iPad2ak izan dira. Balorazio batzordeak aurkezturiko lanen kalitatea eta originaltasuna nabarmendu du.
You must be logged in to post a comment.