Datozen egunetan euskarazko kultur eskaintzaz gozatzeko parada izango dute bilbotarrek, izan ere, euskarazko antzezlan bat eta film bat izango dute ikusgai hirian. Astearen amaieran, ostegunetik larunbatera, Artedramak, Le Petit Theatre de Painek eta Dejabu Panpin Laborategiak ekoitzitako Errautsak antzezlana eskainiko dute. Emanaldiak 20:00etan izango dira Pabellón Nº6 aretoan. Ez da azken egunotan hirian euskaraz eskaini den antzezlan bakarra, izan ere, asteburuan Ipar haizearen kontra lana egon da ikusgai Arriaga Antzokian.
Bestalde, Asier Altuna zinemagileak zuzendutako Bertsolari filma ikus daiteke egunotan Golem Alhóndiga zinema-aretoan. Altunak 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira ekin zion bertsolaritzaz hausnartzen duen dokumental hau grabatzeari.