Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioak euskal kultura eta zientziari buruzko eduki digitalak ezagutzera emateko Interneteko bilatzaile handia eratu du. Uztartuz (www.uztartuz.org) izeneko bilatzaile honi esker hainbat bildumetako dokumentazioa kontsultatu daiteke. Uztartuz sistemak sei erakundetako bederatzi proiektuei dagozkien 225.219 dokumentu zerrendatu ditu:
- EMD: Sancho el Sabio Fundazioa (2.230 dokumentu)
- DADUM: Nafarroako Unibertsitatea (15.021 dokumentu)
- ARTXIKER: Iker Zentrua eta CNRS (Centre National de la Recherche Scientifique, Paris) (346 dokumentu)
- META: Gipuzkoako Foru Aldundia (34.440 erregistro)
- LIBURUKLIK: Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi digitala (4.331 dokumentu)
- HEDATUZ: Eusko Ikaskuntza – Euskomedia Fundazioa (7.627 dokumentu)
- EDTB: Doktoretza-tesiak. Eusko Ikaskuntza – Euskomedia Fundazioa (5.875 dokumentu)
- AUÑAMENDI: Eusko Ikaskuntza – Euskomedia Fundazioa (141.854 dokumentu)
- EUSKONEWS: Eusko Ikaskuntza – Euskomedia Fundazioa (13.485 dokumentu)
Zerbitzu honek bildumak aukeratu ostean, zerrendatu egiten ditu eta erabiltzailearen esku jartzen ditu bilaketa sistema sinplearen bitartez, bilduma horretara zuzenean jo dezan.
You must be logged in to post a comment.