Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Kultura 18 / K18 ekimena jarri du martxan aurten ere. Ekimen hau, 2012an 18 urte betetzen dituzten gazteei zuzenduta dago. Txartela duten gazteek, urte guztian zehar 18 kultur ikuskizunetara doan joateko aukera izango dute.
Txartela Bilbon erroldatuta dagoen edonork eska dezake, betiere 18 urte 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean betetzen baditu.
Gainera, txartel berarekin, beste pertsona batek lagun diezaioke eta sarreran %50eko deskontua izango du. Pertsona hori edozein adinetakoa izan daiteke, eta beti berbera izan daiteke edo aldatuz joan daiteke.
Ekimenari oihartzun handiagoa emateko, Kultura eta Hezkuntza Sailak Kulturan murgil zaitez izeneko informazio liburuxka banatu die 2012an 18 urte beteko dituzten guztiei. Programaren helburua, gazte gehienek nahiko urrun dituzten arte adierazpenetara (antzerkira, operara, jazzera…) hurreratzea da.