Jon Gerediaga idazle bilbotarrak Zentauro-hankak izeneko poema liburua argitaratu du Pamiela argitaletxearekin. Egilearen hirugarren poesia lana da eta emazteari dion maitasuna mitifikatu nahi izan du lan honetan.
Gerediaga antzerki munduan ibilitakoa da, besteak beste, Antzerkiola Imaginarioa taldeko kidea izan zen. Bestalde, Fitola balba, karpuki tui (Pamiela, 2004) eta Jainkoa harrapatzeko tranpa da (Pamiela, 2007) poema liburuak argitaratu ditu.
You must be logged in to post a comment.