Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak arte eszenikoen alorrean bertako taldeen jarduera bultzatzea helburu duen ekimena jarri du martxan otsailaren 23tik apirilaren 27ra arte: XI. Bilboko Zirkuitua. Ekimen horren baitan bederatzi antzezlan, bi musika emanaldi eta dantza garaikideko ikuskizun bat taularatuko dituzte. Lan horietako batzuk estreinaldiak izango dira. Gainera, gehienak emakumeek sortutako eta taularatutako lanak dira.
Ekitaldiak Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Basurtu eta Errekaldeko udaltegietan, Zurbaranbarri ikastetxe publikoan eta Solokoetxeko institutuan izango dira.
Egitaraua:
- Otsailak 23: So in love (Miren De Miguel) Otxarkoagako udaltegian.
- Otsailak 28: Sincronía (Tandem Teatro) Altamirako udaltegian.
- Otsailak 29: Simone Müller (Verónica Fernández) Begoñako udaltegian.
- Martxoak 6: Simone Müller (Verónica Fernández) Solokoetxeko institutuan.
- Martxoak 14: Morrison eta Gartzia (Jon Urraza eta Jon Zubiaga) Begoñako udaltegian.
- Martxoak 15: La 52 (Plataforma Tirante) San Frantziskoko udaltegian.
- Martxoak 21: La vie en 2 (Plataforma Tirante) Castañoseko udaltegian.
- Martxoak 22: Imposición (Plataforma Tirante) Otxarkoagako udaltegian.
- Martxoak 23: So in love (Miren De Miguel) Abando-Barrainkuako udaltegian.
- Martxoak 29: Se puede (Mamma Crea) Errekaldeko udaltegian.
- Martxoak 30: Parcela 85 (Mamma Crea) Zurbaranbarri ikastetxe publikoan.
- Apirilak 18: Soy tan feliz que apenas puedo respirar (Katastrofen) Begoñako udaltegian.
- Apirilak 19: De 16… a 18h (Totum) Basurtu – Zankoetako udaltegian.
- Apirilak 20: Exit (Liadas en escena) Abando-Barrainkuako udaltegian.
- Apirilak 26: Pequeñas paradas (Bueltaka Taldea) Otxarkoagako udaltegian.
- Apirilak 27: DespreOKUPAdas (Totum) Errekaldeko udaltegian.
You must be logged in to post a comment.