Begoña Ibarrola idazle bilbotarrak bi liburu berri aurkeztu ditu: Ausarten kluba eta Zeurea da errua. Bi liburuak Miren Agur Meabek euskaratu ditu eta haur eta nerabeei zuzenduta daude. Bi liburuak Elkar argitaletxeak argitaratu ditu Sentipuinak bildumaren barruan. Bilduma horretan, aurretik beste hainbat liburu ere argitaratu ditu Ibarrolak: Koxkor kale-txakurra, Ni naiz handiena, Ziztilu eta Pantxinet eta Xirto eta errege hitzontzia.
Zeurea da errua lanean errua eta erantzukizuna lantzen ditu egileak. Erruaren inguruan haurrekin hitz egitea ez dela erraza helduentzat azaldu du Ibarrolak, eta liburu hau gaia lantzeko lagungarri izan daitekeela gehitu du. Ibarrolak urteak daramatza haur eta nerabeekin lanean.
Ausarten kluba liburua ikastetxe askotan bullyng-a edo ikaskideek egindako jazarpena lantzeko erabiltzen dela adierazi du Ibarrolak. Beronek azaldu duenez, liburu honetan kontatzen duen istorioa benetan gertatutakoa da eta egoerei aurre egiten erakusketako idatzi zuen.
Bi liburuetako ilustrazioak Pablo Auladellek eta Joseu Luis Navarrok egin dituztela zehaztu du Ibarrolak.