Deia egunkariak eta Rekalde aretoak antolatutako bigarren Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa martxan da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 3tik 14ra dute euren lanak aurkezteko epea.
Komikiek euskara hutsez izan beharko dute eta gaia librea izango da. Lanek aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute eta lau orrialde izan beharko dituzte, inprimatuak eta zenbakituak.
Irabazlearen berri irailaren 29an emango dute eta 1.500 euroko saria jasoko du. Dena den, epaimahaiak beste hainbat komiki ere aukeratuko ditu eta erakusketa bat egingo dute Rekalde aretoan.
You must be logged in to post a comment.