Bizkaiko Bertsolari Txapelketa dagoeneko azken txanpan murgildua dago eta final handia gero eta gertuago dago. Abenduaren 15ean jokatuko da finala Bilbon eta dagoeneko lehenengo sailkatuaren izena jakina da: Arkaitz Estiballes.
Lehenengo finalaurrekoa azaroaren 15ean jokatu zen Basaurin eta bertako txapelduna, Estiballes, zuzenean sailkatu zen final handirako. Bigarren finalaurrekoa azaroaren 25ean izango da 17:30ean Durangoko Landakon eta bertan izango dira Arrate Illarro, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Gorka Ostolaza, Igor Elortza eta Jone Uria.
Hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 2an izango da 17:30ean Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan. Beñat Ugartetxea, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Joseba Artza, Miren Amuriza eta Peio Ormazabal bertsolariek hartuko dute parte.
Jokatzeko dauden bi finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan. Bertsosarrerak.eu ere eros daitezke.