Pasa den larunbatean, abenduaren 15ean, jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Miribillan dagoen Bilbao Arenan eta bigarren aldiz jarraian Arkaitz Estiballesek jantzi zuen txapela.
Igor Elortzarekin jokatu zuen buruz burukoa Estiballesek baina, azkenean, Estiballes gehiago izan zen eta berak lortu zuen 2012ko txapela.
4.000 lagunetik gora elkartu ziren Bilbao Arenan. Aurtengo finala honako bertsolariek jokatu dute: Arkaitz Estiballes, Igor Elortza, Fredi Paia, Jone Uria, Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue.
You must be logged in to post a comment.