Otxarkoagako XI. Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketa jarri du martxan Txirula Kultur Taldeak. Edozeinek har dezake parte lehiaketan eta lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatz daitezke. Idazlanak gutxienez orri bat eta gehienez lau izango ditu. Pertsona bakoitzak bi ipuin baino gehiago ezin ditu aurkeztu eta idazlanak argitaratu gabeak izan behar dute.
Idazlanen gaia librea da baina umeei zuzendutako ipuinak, bakea, tolerantzia, genero berdintasuna, giza eskubideak eta ekologiari buruzko gaiak bereziki baloratuko dira.Ipuinak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31 da.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak Otxarkoagako Auzo Etxea, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu edo, ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com e-postara bidal ditzakete.
Informazio gehiago: txirulakulturtaldea.blogspot.com.