Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute.
Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 700-800 idazlan inguru aurkezten dira.
You must be logged in to post a comment.