2001 urtetik Bilbo Zaharrak, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du. Gaur eguneko idazlerik ezagunenek izaten dute hitza, eta zabalik dago interesa duten guztientzat.
2013ko ekainean beteko dira hogeita bost urte Obabakoak argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleontzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan. Horiek horrela, Bilbo Zaharra Forum kulturguneak ahalegin berezia egingo du urteurrena gogorazteko.
Hiru ekitaldi antolatu dira Plagioa vs Originaltasuna gaiaren inguruan; Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan duen areto nagusian izango dira 19:00etan.
- Otsailaren 14an Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez.
- Otsailaren 19an Eider Rodriguez eta Andoni Egaña.
- Otsailaren 21ean Karmele Jaio eta Mikel Urdangarin.
Informazio gehiago: BilboZaharra Forum