Bilboko Udalak sustatzen dituen Biribilko euskara ikastaroetan parte hartzea errazteko asmoz, luzatu egin da matrikulatzeko epea urriaren 2a arte. Hiriko merkataritza establezimenduetan lan egiten duten langileei beren-beregi zuzendutako eskaintza da eta ikastaro hauek %80ko diru-laguntza jasotzen dute.
Bilboko merkataritza establezimenduetako langileak ikastaro hauetan matrikulatzera animatu nahi ditu Bilboko Udalak eta era berean, beste lankide edo merkatariei ikastaro hauen berri emateko eskatzen die. Biribilkoren web orrian Heziketa atalean, ikastaroen inguruko informazio guztia (iraupena, ordutegiak, kostea, matrikulatzeko modua…) aurki daiteke. Bertan dago baita ere, ikastaroetarako izen-ematea on line egiteko aukera.
You must be logged in to post a comment.