Asteburu honetan Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendik eman diote hasiera 30 urte bete dituen Udaberriko Bertso Saioak jaialdiari. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Santutxuko Bertso Eskolarekin lankidetzan sustatzen dituen bertso saioetan bertsolaritzako izenik handienak bilduko dira, horien artean Euskal Herriko azken hiru txapeldunak. Jaialdi honen barruan antolatutako hurrengo bertso saioak maiatzaren 10 eta 17an izango dira Santutxuko Karmelo plazan. Saioak 13:00etan hasiko dira eta gaiak jartzeaz berriz Santutxuko bertso eskola arduratuko da.
Jaialdiaren osagarri gisa, aurten ere, ekimen berezia prestatu dute, maiatzaren 30ean 20:00etan Ricardo Bastida plazatik abiatuko den bertso kalejira.
Informazio gehiagorako, hona hemen jaialdiaren egitaraua