Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, 2015ean berak gidatzen duen sailburuordetzak zabalduko dituen diru-laguntza deialdien berri eman du. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zazpi diru-laguntza deialdiek, HABE barne, 42.287.500 euro izango dituzte urte berrian. Bestalde, proiektu zehatzetarako lankidetza hitzarmenetarako 3.436.630 euro emango. Beraz, bi multzook batuta, 45.624.130 euro izango dira guztira diru-laguntzatan 2015ean.
Igoera izango duten diru-laguntzen artean daude euskaltegietako ikasleentzako laguntza zuzenak. HABEren ikasmaila ofizialen bat gainditzen duten euskaltegietako ikasleentzako milioi bat euro izango da 2015an, 2014an baino %25 gehiago (800.000 euro bideratu ziren 2014an). "Bizi dugun testuinguru ekonomiko zailean esanguratsua da laguntza-ildo hau igo izana", nabarmendu du Patxi Baztarrikak. "Herritarren euskara ezagutzan edo gaitasunean aurreratzen jarraitzea eta, beraz, herritar helduek euskara ikasteko aukerak erraztea, lehentasunezkoa da hizkuntza politikaren arloan. Sailburuordetzaren urteko diru-laguntza guztien % 68,03 helduen euskalduntzearen finantzaketara bideratzen da". Gainerakoan, 2015eko diru-laguntza programa guztiak 2014ko mailetan mantendu dira.
Informazio gehiago
2015eko diru-laguntza deialdiei buruzko aurkezpenaren bideoa