Hauexek dira Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu dituen ekitaldiak:
– Martxoaren 3an Maialen Lujanbio eta Harkaitz Canoren hitzaldia.
Maialen Lujanbio: Arte Ederretako lizentziaduna, sorkuntzari emana bizi da. ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu ere egin izan ditu: Ornitorrinkus, Txori Mugariak… 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna.
Harkaitz Cano: Zuzenbidean lizentziaduna da. mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur eta gazte literatura, bai eta itzulpenak ere. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean eta 2012an, eleberri sailean; eta 2014an, Haur eta Gazte literaturan.
– Martxoaren 4an Jesus Egigurenen hitzaldia.
Funtsezko zeregina izan zuen PSE-EEk eta Batasunako zenbait kide izan zituzten bileretan. 2013ko apirilean, Egiguren eta Batasunako bozeramaile ohi Arnaldo Otegik Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko Gernika Saria jaso zuten, “Euskal Herriko bakegintzaren alde egindako ekarpenagatik”.
– Martxoaren 5ean Joxe Azurmendiren hitzaldia.
Botereak hasiera-hasieratik sarraskiak baino ez ditu eragin, bata bestearen atzetik. Irrazionaltasunaren kateaketa luze bat da historia. “Moroak gara behelaino artean?” entseguaren bidetik abiatu eta “Historia, arraza, nazioa” liburuaren oinarritutako hitzaldia eskainiko du.
Hiru hitzaldiak Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango dira 19:00etan.