Galdeketaun lehiaketaren bigarren edizio honetan iazko parte-hartzea bikoiztu da eta 12 etea 17 urte bitarteko 200 gazte baino gehiago izan dira parte hartu dutenak. Euskara sustatzeko sakelako aplikazio honetan 10.150etik gora jokaldi izan dira, iazkoen halako bi baino gehiago; izan ere, iaz 4.000 partida inguru izan ziren.
Bilboko Udalak, Nontzeberri.com kutur atariarekin elkarlanean, euskarazko tresnen erabilera sustatu gura du eta adin tarte horretan euskara jolasteko eta ezagutzak hartzeko erabiltzea gura du. Horretarako egin da Galdeketaun lehiaketaren bigarren edizioa abenduan eta urtarrilean. Test moduko galdera aleatorioak egiten dira, kulturari, kirolari, arteari eta geografiari buruz. Bilbo eta Athletic gai garrantzitsuak dira. Parte-hartzaileak 15 minutuan ahal duen puntuaziorik handiena lortu behar du eta zenbat-nahi bider jolas daiteke.
Bilboko Udalak bigarren edizioko irabazleei sariak entregatu dizkie gaur arratsaldean Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Asier Herguedas (17 urtekoa) eta Haizea Tian Grisaleña (12 urtekoa) izan dira puntu gehien lortu dutenak eta azken teknologiako sakelako telefono bana irabazi dute; hain zuzen, Bq Acuarius M5.5 eta Bq Acuarius M5 telefonoak, hurrenez hurren.
Tablet (Bq Edison 3 tablet) biren zozketa egin da lehenengo hamar puntuazioak lortu dituztenen artean. Ana de Lázarok (12 urtekoa) eta Iker Sánchezek (13 urtekoa) irabazi dute tablet bana.
Arrakastatsutzat jo daiteke bigarren edizioa, iazko parte-hartzearen halako bi lortu baita. 200 parte-hartzailetik gora eta 10.150 jokaldi baino gehiago. Iaz ia 100 jokalarik parte hartu zuten lehiaketan eta 4.000 jokaldi inguru izan ziren. Horrek frogatzen du euskara parte-hartzaileen artean hizkuntza erraza eta ohikoa dela. APPa, bestalde, oso erakargarri egin da.
Doan jaitsi zitekeen jolasa “Google Play Store” erabiliz. Parte-hartzaileek ezizen edo erabiltzaile-izen bat, telefonoa eta adina erregistratu behar izan zituzten lehiatzen hasi aurretik. Telefono-zenbakia ezizen bati lotuta dago eta horrela ezin da telefono bera erabiliz ezizen ezberdinekin parte hartu. Aurten galdera berri asko egon dira eta laugarren aukera gaineratu da. Euskaraz ondo pasatzea eta euskal kulturaz ezagutzak hartzea eta ikastea dira jolasaren xedeak. Nahi bestetan jolasteko aukera egon da.
SARIDUNAK