“Ikusi eta ikasi” programa amaierara heldu da. Guztira 58 ikuskizun izan dira 2 eta 8 urte bitartekoentzat. Gaur, eguena, apirilak 14, 18:00etan, Bilborock Aretoan azken hiru hilabeteetan urian Ikusi eta Ikasi programaren ekitaldietara joandako umeen artean zozketa bat egingo da. Gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat bete beharko da; eta horrela, hamabigarren edizioan izandako alderdirik onenak zeintzuk izan diren eta datozen edizioetan hobetu beharrekoak zeintzuk diren jakitea errazagoa izango da.
Sari-banaketan Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia den Koldo Narbaiza eta Euskaltzaleen Topagunearen ordezkariak egongo dira. Horiek biak izan dira “Ikusi eta Ikasi” programa antolatu dutenak. “Ikusi eta Ikasi” programan 6.505 ume baino gehiago dira parte hartu dutenak. Gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bete dutenen artean euskarazko jolasen 3 sorta zozketatuko dira. Umeek parte hartzeko gurasoen baimena aurkeztu behar izan dute. Euskarazko jolasen 3 sortaren zozketa egingo da. Horietan mahai-jokoak, umeentzako ipuinak eta heziketan laguntzen duten liburuak daude. Jolas-sorta horiek ahalbidetuko diete helduei eta umeei euskaraz ondo pasatzen jarraitzea.
Gaur arratsaldean, 18:00etan hasiko da ekitaldia Bilborock Aretoan, Joseba Olagarai kazetariaren eskutik. Potxin eta Patxin pailazoak ere arituko dira. Doan sar daiteke edonor ekitaldira.
IKUSI ETA IKASI duela hamabi urtetik nahitaezko hitzordua da. Kulturaren bidez Bilboko umeen artean aisialdia euskaraz modu dibertigarrian sustatzea du xede eta horretarako kalitateko programazioa eskaintzen du.
Hamabigarren edizio honetako eskaintza era askotakoa da: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, sukaldaritza-tailerrak, mozorrogintza, musikaterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza. Urtarrilaren 26an hasi zen eta apirilaren 26an (zapatua) du amaiera. Guztira, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten 58 jarduera garatu dira: 30 ikuskizun, 24 tailer eta gurasoentzako 4 hitzaldi. Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko, Castañoseko, Santutxuko, Abandoko eta Zorrotzako udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.