Bilbok bat egin du “Eskatu, eskaini euskaraz” kanpainarekin, Bilboko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko eta sentsibilizatzeko.
Ekimenaren helburua da herritarrak, kontsumitzaileak, erosketan edo kontsumoan euskara erabiltzea, eta Bilbon jarduera ekonomikoa duten merkatari eta ostalariak keinu bat egin dezaten gonbidatzea, beren saltokira hurbiltzen direnek euskaraz egin dezaten.
Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, “euskarak Bilboko kaleak betetzea nahi dugu, gure hizkuntza gure egunerokotasunean txertatzea. Gero eta euskaldunagoa izango den Bilboren asmoan aurrera egiteko, guztion konpromisoa behar dugu”. Narbaizak gaineratu duenez, “gure denda eta ostalaritza-establezimenduen sarea funtsezkoa da euskararen normalizazioan laguntzeko, hurbilekoak, konfiantzazkoak eta elkarguneak direlako”.
Eusko Jaurlaritza da ekimenaren buru, eta 124 euskal udalerri batu zaizkio ekimenari. Abenduan zehar zabalduko da, publizitateko kanpoko euskarrien, hiri-altzarien eta bitarteko digital sozialen bidez.