“Azken trena Treblimkara” izeneko atzezlana izango da ikusgai urtarrilaren 16tik 18ra Arriaga Antzokian. Emanaldiak euskaraz eta gazteleraz izango dira eta taldeentzat emanaldi bereziak izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude hemen.
Datozen egunotan taularatuko den lana 1942ko abuztuaren 5ean Varsovian dago kokatuta. 200 haur juduz osaturiko umezurztegi bat; bertan, Korczak sendagile eta pedagogoak Stefania Wilczynska bere laguntzaile bereizezinarekin batera benetako haurren errepublika sortu zuen. Haurrekin lan eginez, Konstituzioa sortu zuen, bere lege, erregelamendu eta zigor-kode eta guzti. Umezurztegian igarotako bere azken egunaren ikusle izango gara (baina haien baitan sentituz, haien ohe-ohatzetan egongo baikara) eta albisterik krudelena jasotzen duten unearen lekuko ere izango gara, alegia, Treblinka-ko kontzentrazio-esparruko gas-ganberetara eramango dituzten trenera abiatu behar dute, naziek ehun milaka pertsona sarraskitu zituzten lekura.
Emanaldiak biktima horiek omentzen ditu eta Janusz Korczak ekartzen du gogora, hil arte haurren bizitza duin egiteko borrokatu zuen pertsona aparta. Oraindik, gaur egun, munduko pobre gehienak haurrak dira eta haur gehienak pobreak dira.