Atzo eta gaur Arriaga Antzokian Ez Dok Hiru antzezlanaren estreinaldia ikusteko aukera dago. Gaur 11:00etan eta 20:00etan izango dira emanaldiak. Patxo Telleriaren testuak dira taula gainean entzun ahal izango direnak eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatzen dute.
Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz.
You must be logged in to post a comment.