Martxoaren 27an ospatuko du Bilboko udalak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna. Eguerdiko 12:00etan, hainbat disziplinatako artistak batuko dira Arriaga plazan, manifestua irakurtzeko. Irakurraldi antzestua izango da, eta hiru artista arduratuko dira zeregin horretaz: Joseba Negro musikaria, Shakti Olaizola zirku garaikideko antzezlea eta Marta López Mazorra aktorea. Ekitaldia Euskadiko Kale Arteen Alkarteakin batera antolatu du Bilboko udalak.
Bilboko Zirkuitua programako emanaldiak ere ez dira faltako. Otxarkoagako udaltegian Bea Insa eta Leyre Berrocalen "Vidas pasadas" lana ikusi ahal izango da astelehenean, 19:30etan. Sarrera doan da.
Harrobia Eskena guneak berriz, antzerki laburreko pieza bi programatu ditu astelehen iluntzeko 20:30ean. Enrique Vegaren "Diva di palo" eta Pako Revueltas, Na Gomes eta Enrique Vegaren "Procrastinaríon, o tengo un pato en la nevera que se llama Dostoieski"